Pirolisi-instalazio baten kontrol-sistema.

Ikerlan

Ikerkuntzarako piloto diren instalakuntzetan, kontrol sistema instalakuntzara egokitzapean azkarra izatea ezinbestekoa da. Labview erabili izanak egokitzapena azkartu du”.

Arrakasta izandako beste lanak

Ikerlan biomasa pirolisia erabiliz eraldatzeko prozesu berri bat diseinatzen ari zen. Instalakuntza esperimental bat eraiki zuen, orduko 25 kiloko gaitasuna zuena. Kontrol fidagarri eta malgu bat diseinatu beharra zegoen, sistemaren aldagaiak aztertzeko eta monitorizatzeko aukera ematen zuena, prozesu eraginkor bat diseinatzeko. Eztanda atmosferikoak gertatzeko arriskua zegoenez, ATEX ziurtagiria betetzeko neurriak hartu behar izan ziren, sua edo txinpartak sortzeko aukerak saihestuz.

Emandako konponbidea

  • Potentzia-armairuaren diseinua, motorren, ponpen eta potentzia handiko berogailu elektrikoen biraketa-abiadura kontrolatzeko aukera emanik.
  • Lantegiko armairuen diseinua. Seinale guztien egokitzapenak eta segurtasun-neurriak barne.
  • Kontrol-armairuaren diseinua, National Instruments-en CompactFieldPoint xasisean oinarrituta.
  • Labview-n oinarritutako programazio osoa.
  • Muntaiaren ikuskaritza eta kontrol-sistema osoa abian jartzea.

Abantailak

  • Labview-ren malgutasunari esker, softwarearen garapena bizkorrago egiten da, eta halako instalakuntza esperimental batek behar izan ditzakeen eraldaketei azkar erantzuteko aukera dago.
  • ZERMIKek proiektu honen alde elektriko osoa garatu du, besteak beste: potentziako sistema elektronikoak, programazioa eta elementu guztiak martxan jartzea.
  • Interfaze erabilerraz bat garatu da.
  • Emaitzak gordetzeko formatu estandarrak erabiltzen direnez, datuak aztertzea eta erabiltzea errazagoa da.