Arrakasta izandako lanak

Zermikentzat, bezeroa asebetetzea da garrantzitsuena. Horregatik, proiektu guztietan gure onena ematen saiatzen gara".

Bezeroa asebetetzea beharrezkoa da edozein proiekturen garapenean. Horregatik, Zermik-en, laguntzen saiatzen gara: prozesu osoan, aholkua eta gure onena ematen ditugu.

Alor ezberdinetako enpresek gugan jarritako konfiantzak askotariko produktuak garatzera bideratu gaitu. Besteak beste, medikuntzakoak, etxetresna elektrikoak, fabrikazio-sistemak, eta abar.

Hemen azaltzen dira ZERMIKek 2004. urtetik garatu dituen proiektu batzuk. Gure bezeroekin sinatutako isilpeko akordioak betetzeko, aipatu gabe utzi ditugu automobilgintzan, sistema hidraulikoetan, etxetresna elektrikoetan edo GPRS, ZigBee eta Bluetooth bidez egindako zenbait lan.

EUN Grupo

EUN Grupo

EUN Group-ek hiru enpresa ditu sistemen artxibategi eta biltegirako goi mailako soluzioak eskaintzeko. Bere egoitza nagusia Beasainen (Gipuzkoan) dauka eta estatu ezberdinetan komerzializatzen du: Frantzia, Grezia, Portugal, Mexiko, Puerto Rico, China, Arabiar Emirerri Batuak...

 

EUN-ekin arrakasta izandako proiektuak

Ikerlan

Ikerlan

Ikerlan IK4 Aliantzaren kide den ikerkuntza zentroa da. Erreferentzia-zentroa da produktu mekatroniko eta energetikoen berrikuntza eta garapen integralari dagokionez. Horrez gain, berrikuntza-jarduera garrantzitsua burutzen du diseinu eta ekoizpen prozesuetan, mikroteknologien eta erregai-pilen konbinazioan.
200 ikerlaritik gora ditu lan taldean.

 

Ikerlan-ekin arrakasta izandako proiektuak

Copreci

Copreci

Coprecik etxetresna elektrikorako osagaiak garatu eta hornitzen ditu 1963az geroztik. Hasiera hasieratik, enpresa hau bezeroengana zuzenduta egon den Kooperatiba izan da. Bere egoitza nagusia Aretxabaletan dauka eta bere ekoizpen gehiena esportatzen du.

 

Copreci-rekin arrakasta izandako proiektuak

Ampo

Ampo

Ampo bi negozio unitate ezberdin dituen enpresa da: balbulen ekoizpena eta altzairu berezien galdaketa. 1964an sortua, 400 lagunetik gora ditu eta bere ekoizpenaren zatirik haundiena esportaziora bideratzen du. Estatu Batuak, Mexiko, Txina, Australia, Japon, Qatar, Arabiar Emirerri Batuak...

 

Ampo-rekin arrakasta izandako proiektuak

Saiolan

Saiolan

Enpresa berriak eta Berrikuntza bultzatzen dituen zentroa da. Arrasaten dauka egoitza. 1985az geroztik, esperientzia haundia dauka jarduera berriak sustatzeko orduan.

 

Saiolan-ekin arrakasta izandako proiektuak

Etic

ETIC

ETIC, Embedded Technologies Innovation Center enpresa zerbitzuen kooperatiba da, Embedded sistemen garapenean espezializatua. Akordio marko baten bitartez, Microsoft Innovation Center gisa jarduten du.

 

ETIC-ekin arrakasta izandako proiektuak